XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sufritu? Baina zergatik?

- Neskak larrugorritan... hainbeste edertasun... eta gero etxera, eta han ezer ez, ulertzen?

Tristura-zipristinak bere aurpegi maitagarrian, nire ahotsean nabaritu zituen horietxek.

- Ai, Juanma, bai, ulertzen dizut.

Nik berriz... pentsatzen det... jo, ba egun batian mutil guapo bat nirekin gustatuko dela, eta ni harekin, eta oso ondo ibiliko gerala... behin baino gehiagotan amets egin det norbaitekin pasiatzen detala, musuka eta mimoka... hain gauza ederra izango da enamoratzia!

Elkarri begira geratu ginen, lotsaz, lotsa goxoaz.

Eskua eskaini zidan, eskalearen jestuan.

Ahozpez etzanda nengoela, bere eskua nire aurpegiaren kontra jarri nuen, berak eserita segitzen zuen, eta beste eskuarekin ilea laztantzen zidan.